Zumarragako azoka eta Jai Alai kalea lotuko dituen igogailua urte amaierarako prest egongo da. Egitura ia prest dago jada. Igogailua instalatzea falta da. Udalak Euskadi plazaren inauguraziorako prest egotea espero zuen, baina egun batzuk gehiago itxaron beharko da. Euskadi plaza hilaren 11n inauguratuko da, 13:00etan.