Gaur arratsaldean hainbat ekitaldi egin dira Euskaraldiari amaiera emateko. Uxue Fernandez eta Amaia Iturriotz bertsolariekin bertso saio ibiltaria egin dute, La Salle-Legazpi ikastetxetik Urretxuko Iparragirre plazara. Berttan txokolate-jana egin dute, Zintzo Mintzo elkartearen eskutik.
Gaur (larunbata) Euskararen Eguna ospatuko da. Ekitaldiak Urretxuko udaletxeko atarian izango dira. 11:00etan bertso eskolako kideek agurreko bertsoak abestuko dituzte, ondoren mintzodromoa egingo dute, 12:00etan Zintzo-Mintzok 2023rako proposamen bat aurkeztuko du eta 12:15ean liburu lanketa taldeak literatura errezitaldia egingo du.