Gaur arratsaldean hainbat ekitaldi egingo dira Euskaraldiari amaiera emateko. 16:30etik 17:30era bertso saio ibiltaria egingo dute, La Salle-Legazpi ikastetxetik Urretxuko Iparragirre plazara. 18:00etan txokolate-jana egingo dute bertan, Zintzo-Mintzo elkartearen eskutik. Buaktzeko, 19:00etan amaierako hitzak esango dituzte.
Bihar (larunbata) Euskararen Eguna ospatuko da. Ekitaldiak Urretxuko udaletxeko atarian izango dira. 11:00etan bertso eskolako kideek agurreko bertsoak abestuko dituzte, ondoren mintzodromoa egingo dute, 12:00etan Zintzo-Mintzok 2023rako proposamen bat aurkeztuko du eta 12:15ean liburu lanketa taldeak literatura errezitaldia egingo du.