Nahia Garrido urretxuarrak bigarren postua lortu zuen atzo Rotterdam-eko mitinean, bizkar igeriketako 200 metroko finalean.
Gaur arratsaldean bizkar igeriketako 50 metroko eta tximeleta igeriketako 100 metroko B finaletan parte hartuko du. Bizkar igeriketako 50 metroko sailkapen proban bere marka pertsonala hobetu du.
Rotterdam-eko mitinean Europako igerilari onenetako parte hartzen ari dira. Larunbateko bizkar igeriketako 100 metroko proban, adibidez, Garridok Kira Toussaint herbeheretarrarekin igeri egingo du. Garrido 3. kalean arituko da eta Touissaint 4. kalean. Touissaint-ek Europako errekorra du, bizkar igeriketako 50 metroko proban.
Larunbateko probako sailkatze saioak 09:34ean hasiko dira eta Garridorena bosgarrena izango da.