Elene Lete futbolari zumarragarra eta Nahia Garrido igerilari urretxuarra Gipuzkoarren Kirol sarirako hautagaiak dira. Gipuzkoarren Kirola sari herrikoia da, eta abenduaren 8ko 24:00ak baino lehen bozkatu behar da. Bozkatzeko, sakatu hemen. Saria Gipuzkoako Kirolaren Galan emango da, Santa Lutzi egunean.
Lete eta Garrido sekulako lana egiten ari dira. Lete Realeko jokalaria da eta Txapeldunen Liga jokatu du. Garridok bere adinekoen Espainiako hainbat marka hautsi ditu eta Euskadiko marka absolutuak ere bai. Aste honetan zilarrezko domina bat irabazi du Rotterdam-eko mitinean.