Iñaki Holgado marrazkilariak eta Alber Vazquez historialari eta idazleak Migel Lopez de Legazpiri eta Andres Urdanetari buruzko komikia egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentuaren aginduz. Komikiaren izenburua Urdaneta eta Legazpi, itzulbide bila da. Komikia euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Liburu-dendetan eta Durangoko Azokan salgai egongo da.