2023ko udal hauteskundeak ate joka direla eta, Zumarragako EH Bilduk barne hauteskunde prozesua martxan jarri du. Zumarragako EH Bildu osatzen duten lan taldeko kideek Hauteskunde Batzordeari zerrendaburu izateko hautagaia proposatu ondoren, bozketa bidez berretsia izan da. Alkategaia larunbat honetan aurkeztuko dute, 12:00etan, Legazpi dorretxean. Zerrendaburuari eta lan taldeari babesa eta konfidantza azaldu nahi dien herritar oro gonbidatuta dago.