Santa Lutzi ferira pertsona ezagunak etortzen dira urtero. Gaur feriaz gozatu duenetako bat Iñaki Perurena harrijasotzailea da. Politikariak ere ez dira falta izan. Jose Ignacio Asensio diputatuak sari banaketa ekitaldian parte hartu du. Maddalen Iriarte legebiltzarkidea ere ferian izan da. Biak Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak dira: Asensio PSE-EEren hautagaia da eta Iriarte EH Bildurena. Iriartek azokak oso garrantzitsuak direla esan du eta Bertatik Bertara ekimena txalotu du.