Gaur arratsaldean Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketetako sariak banatu dituzte Zelai Arizti kultur etxean. Krisma lehiaketara 414 lan aurkeztu dira eta idazlan lehiaketara 462.
Krisma lehiaketako A mailan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek parte hartu dute. 130 lan aurkeztu dira. Lehen saria Arian Gutierrez Valbuenak irabazi du, bigarrena Alejandra Matellanes Tejedorrek eta hirugarrena Marta de la Fuentek.
B mailan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dute. 143 lan aurkeztu dituzte. Lehen saria Malen Ormazabal Gabirondok irabazi du, bigarrena Eider Hermida Sebastianek eta hirugarrena Mikel Rodriguez Burguerak.
D mailan, berriz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute. 141 krisma aurkeztu dira. Lehen saria Yago Balenziaga Peñak irabazi du, bigarrena Sara Jauregi Olaizolak eta hirugarrena Lier Alvarez de Arkaia Gomezek.
Idazlan lehiaketari dagokionez, A taldean Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dute. 247 idazlan aurkeztu dituzte, Opariak jasotzea ez da Gabonetako gauzarik garrantzitsuena gaitzat hartuta. Lehen saria Aritz Estalayo Diazek irabazi du, bigarrena Asier Mendia Rodriguezek eta hirugarrena Unai Segurola Plazaolak.
B taldean, berriz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute. Lehen saria Paula Ibarzabal Pozuetak irabazi du, bigarrena Irati San Vicente Elejaldek eta hirugarrena Mara Larraza Aranburuk.