Bi-Tartean elkarteak Olentzero eta Mari Domingi erraldoiak jarri ditu Areizaga-Kalebarren plazan eta haurrek beraiekin argazkiak ateratzeko aukera eduki zuten atzo (ostirala) arratsaldean. Horretaz gain, txu-txu trena, magia ikuskizuna, zirko ikuskizuna eta musika ere egon ziren, Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatutako Asteburu Magikoa egitasmoaren barne. Gaur (larunbata) ere ekitaldiak egongo dira. Goizean haurrentzako jolasak egongo dira Gernikako Arbola plazan eta 14:00etan 100 euroko bost bale zozkatuko dira Areizaga-Kalebarrenen.