![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/12/12.jpeg)
Atzo eguerdian Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu zituzten. Lehen saria Aixa fruta-dendak lortu zuen, bigarrena Bidegorri jantzi-dendak eta hirugarrena A.M. mertzeriak. Herritarren saria Natalietta jantzi-dendak lortu zuen. Bestalde, epaimahaiak bi aipamen egin zituen: Natalietta eta Zimer etxetresna elektriko denda. Horra hor saritutako erakusleihoen argazkiak.