24/7 plataformak deituta, Urretxu eta Zumarragako kaleak zeharkatu ditu manifestazioak.
Zumarragako anbulatorioa egunero 24 orduz zabaltzeko eskatu dute ehunka herritarrek gaur goizean egin duten manifestazioan. 24/7 plataformak deituta egin dute protesta. Zumarraga eta Urretxuko kaleak zeharkatu dituzte, herriko osasun zerbitzua berreskuratzeko helburuarekin.
Hona hemen, manifestazioaren amaieran irakurri duten manifestua:
Bi urte luze daramatzagu lanean Zumarragako Osasun Zentroko larrialdiak berriro ireki dezaten. Geroz eta jende ari da Plataformara hurbiltzen eta sortzen diren zereginetan eta agerraldietan parte hartzen. Mila esker denei!
Gaur, ikusten duzuenez manifestazio jendetsua egin dugu. Oso ondo lagunduta egon gara; herritarrak, erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoak eta sindikatuetako ordezkariak.
Oso kezkatuta gaude Osakidetzak hartu duen norabidearekin. Hainbat osasun zentrotan ez dago medikurik, beste batzuk itxi egin dituzte uda honetan, kontsultetarako edo operazioetarako itxaron zerrendak luzeak dira, pazienteak zentro batzuetatik beste batzuetara bideratzen ari dira,… Arreta geroz eta okerragoa da, gaixoarengan eragin zuzena duelarik.
Euskal Estatistika Erakundeak – Eustatek egindako 2021eko osasun laguntza pribatuaren estatistikaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 504.762 pertsonak dute osasun aseguru pribatua, hau da, 2019an baino %6,4 gehiago. Hauxe da inposatu nahi diguten eredua?
Erakundeei ondorengo eskaera egiten diegu; osasun sistema publikoa krisialditik ateratzeko eta azken urteotako narriadura geldiezinaren kontrako bideak zabal ditzaten eta berehalako konponbidea.
Gure osasunaren alde lanean jarraituko dugu, kalitatezko lehen mailako arreta publikoaren alde.
Zumarragako osasun zentroa egunero zabalik!