Denbora honetan bizipen ugari izan ditugu, pertsona asko ezagutu eta ekimen zoragarri bat burutu dugu jatorri, pentsamendu, ideologia, ibilbide… ezberdinetako gizabanakoekin lankidetzan. Zoriontsuak izan gara eta gutaz eta zuetaz, gure bidaiakideez, harro gaude.
Martxa bizirik, osasuntsu dago, goren mailan, baina denboraren joanak eragina izan du eta antolatzaileok ahituta sentitzen gara, agortuta, eta antolakuntza-batzorderako erreleboko inor agertzen ez bada, hogeita bosgarren edizioa une egokia iruditzen zaigu uzteko.
Hala gertatuz gero, Iñaki gogoratzen eta ohoratzen jarraituko dugu, baina modu intimoagoan.
Gure erabakia ulertuko delakoan, Aupa Iñaki!!!”.