Alex Txikonen azken bi espedizioetan parte hartu du. Hilaren 23an eta 30ean espedizio horiei buruzko dokumentala emango dute UTBn.
Aurtengo neguan, Alex Txikon alpinista bizkaitarra berriro ere saiatuko da Manaslu mendia eskalatzen (8.163 metro, Himalaya mendikatea). Azken bi urteetan bere kide izan den Iñaki Alvarez zumarragarrak, ezin izango dio lagundu oraingo honetan, berak jakin arazi digunez. Arrazoi ezberdinak aipatu dizkigu erabaki hori hartzeko: lanean beste behin jai eskatu beharra, Gabonak beste behin etxetik urrun pasatzea, hirugarren aldiz malda berdinetan eskalatzea, tontorrera iristeko ikusten dituen aukera eskasak, mendiak neguan dituen arrisku ikaragarriak… Hala ere, Iñakik zorterik hoberena opa die bere kideei espedizio berri honetan.
Aurreko espedizioei dagokienez, Alvarezek bihotzez eskartzen ditue herritarrek erakutsi duten interesa eta gertutasuna. Jakinmin hori dela eta, dokumental bat erakutsi nahi du Urola Telebistaren bitartez. Horrela, nahi duen guztiak ikusi eta ulertu ahal izango du zer eta nola izan zen Manasluko espedizioa bere negu bortitzean.
Dokumental hori hilaren 23an eta 30ean emango dute, 22:00etan, UTBn.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide