Munduko Akordeoi Konfederazioak Gorka Hermosa nazioarteko lehiaketa antolatu du. Tianjin hiriko kontserbatorioan egitekoa zen, baina Txinako zero covid politika dela eta, online egin da. Mundu osoko akordeoilariek parte hartu dute (Frantzia, Ukraina, Moldavia, Lituania, Letonia, Montenegro eta Txinakoak, besteak beste). Hermosaren obrak jo dituzte. Epaimahaia mundu osoko akordeoilariek osatu dute, Hermosa buru. Lehiaketa Shuo Zang txinatarrak irabazi du. Bigarren saria Vasyl Bendas ukrainarrak irabazi du eta hirugarrena Tymofil Iliukhin ukrainarrak. Hermosak obra bat idatziko du irabazlearentzat eta lehen urtebetean berak bakarrik jo ahal izango du. Gainera, Urretxu-Zumarragako akordeoilariak online eskolak emango dizkio.
Horra hor Shuo Zang irabazlea, Hermosaren The great wall jotzen.