Jose Luis Peña urretxuarra Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakari izendatu dute. Sonia Archelik kargua utzi du eta berak hartu du lekukoa. Peña lehendakariorde izan da azken hiru urteetan.
Urretxuarra erakundeko boluntarioa da 1988tik. Gazteen Gurutze Gorrian hasi zen eta Urola Garaiko tokiko batzarrean lan egin du batez ere. Azken urteetan herrialde mailako bulegoan lan egin du.