Urretxu eta Zumarragako herri kirol elkarteak urteko azken ekitaldiaren berri eman du: hilaren 30ean, 17:30ean, zaldi proba egingo dute Zumarragako plazan. Bi bizkaitarrek parte hartuko dute: Rafa Alegria bermeotarrak eta Pastorena lemoiztarrak. Beraien zaldiak 970 kiloko harriarekin arituko dira.
Argazkiak: Nabarnizko Udala