Eguberri, eguzki berri jaia egingo da Gabon iluntzean, Lekaio Kultur Elkarteak eta Lepaka Haur eta Guraso Taldeak antolatuta, bi udalen laguntzarekin. Festa hau suaren inguruan egiten da eta aurtengoa dagoeneko bosgarrena izango da.
Herritarrak Zelai Ariztin elkartuko dira. Bertan, 18:30ean desfilea hasiko da. Zelai Ariztitik Legazpi kalera joango dira, handik Euskadi plazara, eta Soraluze kaletik Urretxuko Gernikako Arbola plazara joango dira. Desfilearen aurrealdean eguzkia, ilargia, Olentzero, Mari Domingi eta baserritarrak joango dira, su berria garraiatzen. Ondoren musikariak, dantzariak, erraldoiak eta bidean zehar batzen joango zaizkien herritarrak. Gernikako Arbola plazan su berriari eta Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diote. Horretaz gain, kontakizun musikatua egingo dute eta dantza eta bertso saioak egingo dira.
-Kontakizun musikatua, dantza, bertsoak. Bukatzeko, su berria su zaharrera botako dute eta su berri horren inguruan erromeri txikia egingo dute.
Eguberri, eguzki berri neguko solstizioarekin lotzen duten ekimena da. Helburua, naturarekiko harremana eta kultura ondarea berreskuratzea da. Ezagutzea eta transmititzea. Gainera, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiez baliatuta, Urretxun eta Zumarragan Gabon gauean ospakizun ekintza propioa sortzea da asmoa. “Herritarrontzat berezia izango dena, gurea izango delako”. Urretxuko eta Zumarragako eragile ezberdinen arteko elkarlana bilatzen da.