Musti Taldeko kideek ez dute sekula Reala bakarrik uzten. Europako talde ospetsuenen zelaietan, zein talde xumeenen zelaietan, beti ageri da Musti Taldeko kideren bat. Gaur Realak Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du Extremadurako Coria herrian, bertako taldearen aurka, eta hara ere Musti Taldeko kideak joan dira.
Extremadurara joan diren Musti Taldeko kideetako batzuk Alberto Urkia Coria taldeko entrenatzailearekin egon dira eta Musti Taldearen motxila, txistorra eta sagardoa oparitu dizkiote. Izan ere, Urkia Donostian jaio zen eta bere aitak San Tomas eguna urtero ospatzen zuela esan die.
Ondoren, Coriako Ultrabar lagun taldekoekin bazkaldu dute. Urretxu eta Zumarragakoek Coriakoek prestatutako arkumeki-gisatua dastatu dute eta Coriakoek txistorra eta sagardoa dastatu dituzte. Argazki nagusian ikusi daitekeen moduan, Take Kubo Realeko jokalari japoniarrarekin elkartu dira eta honek ere sagardoa eta txistorra dastatzeko aukera izan du.