Urola triatloi taldeak urtea kirola eginez amaitzeko gonbita luzatu die herritarrei, aurten ere. San Silbestre eguneko krosa 16:30ean izango da. Korrikalariak Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira eta helmuga ere bertan egongo da. Ibilbideak 5 kilometro ditu. 17:30ean herriko dendek emandako opariak zozkatuko dira.
Bikoteka parte hartu behar da: neska bat eta mutil bat (anai-arreba, aita-alaba, ama-seme, lankide, lagun, bizikide…). Parte hartu nahi dutenek, herrikrosa.eus webgunean izena eman dezakete dagoeneko. Izen-emateak 8 euro balio du Egunean bertan ere izena eman ahal izango da, 10 euroren truke.