Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak banatzen ditu urtero, San Sebastian bezperan. Datorren urteko urtarrilaren 19an dominak jasoko dituztenen artean, Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarra dago. Linazasorok Policlinicako Parkinsonaren Ikerketarako Zentroko zuzendaria da, Viveviotech enpresako sortzailea eta zuzendaria da eta 150 artikulu baino gehiago argitaratu ditu mundu mailako zientzia aldizkari garrantzitsuenetan. Agifesek, Easo abesbatzak, Lola Horcajo historialariak eta ostalariak ere dominak jasoko dituzte.