
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda — SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk— kontzentrazioak egin zituzten atzo lehen arretako anbulatorioan eta Zumarragako Ospitalean. “Lakuako agintariak osasun sistema desegiten eta lan baldintzak eskasten” ari dela salatu zuten.