Bihar (larunbata) kontzentrazioa egingo da Areizaga-Kalebarren plazan, Izan Bidea, etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako lemapean. 19:30ean egingo da, Sarek deituta. Urtarrilaren 7an, berriz, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan. “Duintasunez, bizikidetza lortzeko itxaropenez eta euskal presoei eta haien familiei eragiten dieten urraketen ondorioz giza eskubideak errespetatzeko exijentziaz beteko ditugu Bilboko kaleak”, adierazi du Sarek.