Rural Kutxako langileek Oparitu Irribarre Bat ekimena jarri dute abian, Zumarragako Udalarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean: zailtasunak bizi dituzten familietako haurrek opariak jasoko dituzte Gabon hauetan. Opariak herriko dendetan erosi dira.
Ekimen hau Rural Kutxaren Gizarte Ekintzaren barruan kokatzen da. Aurkezpenean Igor Baez Zumarragako bulegoko zuzendariak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute.