Urtarrilaren 3an eta 4an Gabonetako parkea egingo dute Pagoeta gune soziokulturalean. Parkea udalak antolatu du, Piztu Gazte Mahaian parte hartzen duten nerabeekin elkarlanean.
Piztu Gazte Mahaian parte hartzen duten gazteetako batzuk eta Maialen Fidalgo zinegotziak prentsaurrekoa egin zuten atzo, Gabonetako parkea aurkezteko.
Urtarrilaren 3an euskal mitologian oinarritutako jolas berritzaileak egingo dituzte. Jolas horietan kontzentrazioa, punteria eta estrategia landuko dituzte, besteak beste. Egun horretan ping-pong txapelketa ere egingo dute. 19:00etan izango da. Urtarrilaren 4an, ordu berean, futbolin txapelketa jokatuko dute.
Gainera, errealitate birtualeko jolasak, skate simulagailuak eta dantza alfonbrak egongo dira. Lehiatu nahi ez dutenek ere ping-pongean eta futbolinean jokatzeko aukera edukiko dute.
Ekintzak 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduak daude. Sarrera doan izango da. Gune soziokulturala 17:00etatik 21:00etara irekiko da bi egun horietan.