Lekaio eta Lepaka elkarteen 'Eguberri, eguzki berri' ekitaldiak jende asko elkartu zuen. Gernikako Arbola plaza txiki gelditu zen.
Kalean ibiltzeko eguraldi bikaina lagun, Olentzero eta Mari Domingiri harrera beroa egin zieten atzo Urretxun eta Zumarragan. Goizean ikastxeetako haurrek abestu zuten bi herrietako kaleetan. Arratsaldean, musika talde ezberdinak eta Goiargi abesbatza atera ziren. Gainera, Lekaio eta Lepaka elkarteen Eguberri, eguzki berri ekitaldiak jende asko elkartu zuen. Gernikako Arbola plaza txiki gelditu zen.