Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak urteko pertsona esanguratsuenak kantari jarri zituzten bart Gure Zirkuaren karpan. ETB1eko Herri txiki, zirku handi saioan abestu zutenen artean, hiru bizilagun daude. Xabier Zalduak Gozategiren Nirekin kanta abestu zuen pentatloiko beste lau parte hartzailerekin: Nerea Arruti, Karmen Gisasola, Lucia Orbe eta Julen Gabirondo. Jon Balenziagak eta Jonan Apaolazak, berriz, Ze Esatek! taldearen Kantuz eskertu abestu zuten Euskal Telebistako albistegietako hainbat lankiderekin. Saioa ikusteko, sakatu hemen. Zaldua, Balenziaga eta Apaolazaren agerraldia 12. minutuan hasten da.