Emakumezkoen 23 urte azpiko lasterketan Zatika taldeko txirrindulariak nagusitu ziren
Aner Irizar kadete mailako txirrindulari zumarragarra bigarren postuan sailkatu da Euskadiko ziklo kros txapelketan, Iker Colmenero irabazlearengandik 13 segundora. Proba urteko azken egunean jokatu zen, Tolosan. Bestalde, emakumezkoen 23 urte azpikoen lasterketan, Zatika taldeko txirrindulariak nagusitu ziren. Lehen hiru sailkatuak Urretxuko Udalaren babesa duen talde horretako Maria Modenes, Lur Zufiria eta Naia Arregi izan ziren.