Elene Letek atezain zumarragarrak kontratua luzatu du eta Realean jarraituko du 2024-2025 denboraldiaren amaierara arte. Letek Urolan eman zituen lehen pausoak eta duela bost urte Realarekin fitxatu zuen. Joan zen denboraldian, gol gutxien jaso dituen atezainari dagokion Zamora saria irabazi zuen.