Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Goierri Kirol Elkartearen pilota sailak antolatutako txapelketa honetan 112 pilotarik parte hartu dute.
Hasteko, B finalak jokatuko dira. Aurre-benjamin mailan U. Madina eta J. Altzelaik (Goierri), A. Andueza, A. Telleria eta X. Arnaizen (Goierri) aurka jokatuko dute. Benjamin mailan, Xuhar eta Ibaik (Legazpi), Markel eta Urren (Legazpi) aurka. Kimu mailan, Aiert eta Aimarrek (Legazpi), A. Enrique eta G. Ruizekin (Goierri) neurtuko dituzte indarrak.
Ondoren, final nagusiak jokatuko dira. Aurre-benjamin mailan O. Murua eta P. Zufiaurrek (Goierri), Mattin eta Aratzen (Arbizu) aurka jokatuko dute. Benjamin mailan, P. Mendizabal eta O. Asurabarrenak (Goierri), M. Cruz eta O. Chefraden (Goierri) aurka. Kimu mailan, Ager eta Eñautek (Legazpi), M. Gorjon eta J. Mendizabalen (Beloki) aurka. Haur mailan, O. Juaristi eta P. Alkortak (Azkoitia), M. Alarcia eta E. Ibaberen (Aretxabaleta) aurka. Bukatzeko, senior mailan B. Leunda eta O. Plazaolak J. Armaolea eta J. Izagirrerekin neurtuko dituzte indarrak.
Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute. Goierri pilota eskolak herritarrak Gabon Kopako finaletara gonbidatu ditu. Pilotaz gozatzeaz gain, argazki erakusketa ikusteko aukera edukiko dute. Izan ere, Goierriren pilota sailak, Urretxuko Udalaren laguntzarekin, Urretxu eta Zumarragako pilotaren historia jasotzen duen erakusketa prestatu du Ederrena pilotalekuko tabernan. Azken 60 urteetako 20 bat argazki jarri dituzte ikusgai.