Jon Plazaola urretxuarrak eta Aitziber Garmendia zaldibiarrak emango diote hasiera txotx denboraldiari. Ekitaldia hilaren 11n izango da, 12:00etan, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Lehenago, sagarrondo bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian. Plazaola eta Garmendia aktoreak lagun onak dira eta sarritan lan egin dute elkarrekin, telebistan eta antzerkian. Irudian, Losers antzezlanean.