Gipuzkoa Okinak elkarteak urte osorako ogia oparitu dio 2023an Zumarragako ospitalean jaio den lehen haurrari
Aimar Sebastian Herrera Sanchez du izena eta astelehenean jaio zen
Gipuzkoa Okinak elkarteak urte osoko ogia oparitu dio aurten Zumarragako ospitalean jaio den lehen haurraren familiari. Haurrak Aimar Sebastian Herrera Sanchez du izena eta urtarrilaren 2an jaio zen, 16:30ean. Bere gurasoek Jackeline Sanchez eta Jorge Herrera dute izena. Aimar Sebastian beraien hirugarren semea da. Beste biek Ainhoa eta Aitor dute izena. Aimar Sebastianek mundura etortzeko gogoa zuen nonbait, espero baino 20 egun lehenago jaio baita. Bera eta bere ama aurki itzuliko dira etxera.