Haurrak eta nerabeak Gabonetako parkeez gozatzen ari dira. Haurrena Ederrena pilotalekuan dago eta nerabeena Pagoeta gune soziokulturalean. Gaur da azken eguna.
Haurren parkea 16:30etik 19:30era irekiko dute. Sarrerak 2,5 euro balio du. Antolatzaileek inoiz baino jende gehiago gerturatu dela esan dute.
Nerabeen parkeari dagokionez, Urretxuko Udalak antolatu du, Piztu Gazte Mahaian parte hartzen duten nerabeekin elkarlanean. Atzo euskal mitologian oinarritutako jolas berritzaileak eta ping-pong txapelketa egin zituzten. Gaur, 19:00etan, futbolin txapelketa jokatuko dute.
Gainera, errealitate birtualeko jolasak, skate simulagailuak eta dantza alfonbrak egongo dira. Lehiatu nahi ez dutenek ere ping-pongean eta futbolinean jokatzeko aukera edukiko dute.
Ekintzak 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduak daude. Sarrera doan da. Gune soziokulturala 17:00etatik 21:00etara irekiko dute.