Gaur goizean Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatu dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Goierri Kirol Elkartearen pilota sailak antolatutako txapelketa honetan 112 pilotarik parte hartu dute.
Aurrebenjamin B finalean, Goierri pilota eskolako Aiur Anduezak, Adei Telleriak eta Arnaizek 16 eta 14 irabazi diete Goierriko Unax Madina eta Jon Altzelairi.
Benjamin B finalean, Legazpiko Gazteak pilota eskolako Markel eta Urrek 16 eta 12 irabazi diete klub bereko Xuhar eta Ibairi.
Kimu mailako B finalean, Legazpiko Gazteakeko Aiert eta Aimarrek 16 eta 12 irabazi diete Goierriko Enrique eta Ruizi.
Aurrebenjamin mailako final nagusian, Arbizuko Mattin eta Aratzek 16 eta 15 irabazi diete Goierriko Oihan Murua eta Pau Zufiaurreri.
Benjamin mailako A finalean, Goierriko Pablo Mendizabal eta Oier Asurabarrenak 16 eta 14 irabazi diete Goierriko Manex Cruz eta Oihan Chefradi.
Kimu mailako final nagusian, Legazpiko Gazteak pilota eskolako Ager eta Eñautek 16 eta 15 irabazi diete Beloki pilota eskolako Marko Gorjon eta Josu Mendizabali.
Haur mailako finalean, Azkoitiko Oier Juaristi eta Peio Alkortak 16 eta 13 irabazi diete Aretxabaletako Markel Alarzia eta Egoitz Ibaberi.
Bukatzeko, senior mailako finalean, Julen Armaoleak eta Joanes Izagirrek 16 eta 10 irabazi diete Beñat Leunda eta Oier Plazaolari.