Atzo arratsaldean Goierri kirol elkartearen mus txapelketa jokatu zen. Urretxu, Zumarraga eta inguruko herrietako 39 bikotek parte hartu zuten, giro ezin hobean. Eneko Martinez eta Pablo Lopez urretxuarrak nagusitu ziren. Bigarren, Pedro Lopez urretxuarra eta Tomas Miguelez zumarragarra izan ziren. Hirugarren, Unai Alberdi eta Unai Etxeberria ezkiotarrak. Laugarren, berriz, Manuel Iraola zumarragarra eta Pablo Carrasco urretxuarra. Elkarteko bikote onenari dagokion saria Juanjo Baraiazarrak eta Juanjo Muñozek eskuratu zuten.