Ostegunean Mikel Lizarraga hil zen. Lizarraga Nafarroan jaio zen, baina bere bizitzaren zati handi bat Urretxu-Zumarragan eman zuen. Garai batean fraide izan zen eta Europako herri ezberdinetan langileen
eskubideen alde borrokatu zen. Herrian eman zituen lehenengo urteetan ere horretan aritu zen buru-belarri. Ondoren, 80ko hamarkada hasieratik aurrera, euskara irakasten jardun zen. Elikagaien Bankuko kidea zen.
2005ean bere bizitzari buruz hitz egin zuen Otamotz aldizkarirako. Horra hor elkarrizketa (16. orrialdetik aurrera).