Zumarragako EH Bilduk topaketa antolatu du hilaren 21erako, herriaren etorkizunari buruz hausnartzeko
Zumarragako EH Bilduk herriaren etorkizunari buruz hausnartzeko topaketa antolatu du hilaren 21erako. Zume Berriak Josiz izeneko topaketa Antioko interpretazio zentroan egingo dute, 10:00etatik 13:00etara.
Ekitaldia hiru hitzaldirekin hasiko da. Matia Fundazioko Maider Azurmendik, Fagor Berrikuntza Sozialeko Aritz Otxandianok eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak hitz egingo dute.
Ondoren, mahaingurua egingo dute. Herritarrek herriaren erronkez hitz egin eta eztabaidatuko dute: zaintza, jasangarritasuna, industria, komunitatea…
Bukatzeko, bertaratuek musika emanaldi batetaz gozatzeko aukera edukiko dute eta mokadutxoa egingo dute.
Herritar guztiak parte hartzera animatu dituzte. Parte hartu nahi dutenek hilaren 17rako izena eman behar dute. Horretarako, zumeakjosiz.eus webgunera jo behar dute.