Urola eskubaloi taldeak El Niño loterian jokatu zuen zenbakietako batek, 63.603 zenbakiak, 22 euro irabazi ditu loteria txartel bakoitzeko. Zenbatekoa Urdaneta hiribidea 3n dagoen loteria administrazioan ordainduko da. Saria kobratzeko eskubidea hiru hilabetera iraungiko da, zozketaren biharamunetik hasita.
Administrazio horretan, itsulapiko bat jarri dute nahi duenak bere zortea klubarekin parteka dezan.
Bestalde, BM supermerkatuak emandako Gabonetako otarra 2.223 zenbakiarentzat izan da.
Bukatzeko, oraindik ez da agertu Anabel Santamaria txapelketan sarituetako bat. 179 zenbakia duenak Urola eskubaloi taldearekin harremanetan jarri behar da saria jasotzeko.