Hilaren 21ean, larunbata, Urretxu eta Zumarragako odol emaile elkarteak odol emate gehien egin dituzten bizilagunak omenduko ditu. Dominak banatuko dizkie. Ekitaldia Zumarragako kultur etxean izango da, 12:15ean.
Hamaika odol emaile omenduko dituzte. Ander Lasa Aranburu, Migel Maria Gonzalez Alvarez, Juan Carlos Perez Izquierdo eta Ainhoa Peñagarikano Badiola odola 25 aldiz emateagatik; Asier Garcia Lazaro, Mikel Mauleon Zubillaga eta Diego Hernandez Gordon odola 50 aldiz emateagatik; Jesus Mari Alberdi Sasieta, Javier Fernandez Zubieta eta Jose Ramon Lopez Rezola odola 75 aldiz emateagatik eta Luis Mari Fernandez Maiztegi odola 100 aldiz emateagatik.
2022an odol emateek gora egin dute. Gainera, emaile gehiago daude eta emaile berrietako asko gazteak dira. Odol emaileen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie denei eta 18 urtetik gorako bizilagunak odola ematera animatu ditu. “Jende gaztea behar dugu, belaunaldi aldaketa egiteko”.