Biodonostiak bere lanaren berri eman zien atzo Nagusilanekoei Zumarragako kultur etxean. Biodonostiak, bere ikerketen artean, zahartzearen ingurukoak ere baditu. Gainera, herritarren artean zientzia dibulgatzeko ahalegina egiten ari da. Atzoko ekitaldian Biodonostian lan egiten duten bi herritarrek parte hartu zuten: Miriam Gorostidi ikerlari predoktoralak eta Maider Mateo ikerlariak.