Elurra egingo zuela igarri zuten eta hala izan da. Elurrak Urretxu eta Zumarragako kaleak zuritu ditu gaur gauean. Autoa hartu behar zutenei ez zien grazia handirik egingo, baina (argazkietan ikus daitekeen moduan) haurrek primeran pasa dute ikastetxera bidean. Herrian elur gutxi egin du, makinak lanean daude eta errepideak zabalik daude.