Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu zituen atzo. Dominak jasoko dituztenen artean, Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarra dago. Linazasorok Policlinicako Parkinsonaren Ikerketarako Zentroko zuzendaria da, Viveviotech enpresako sortzailea eta zuzendaria da eta 150 artikulu baino gehiago argitaratu ditu mundu mailako zientzia aldizkari garrantzitsuenetan. Agifesek, Easo abesbatzak, Lola Horcajo historialariak eta ostalariak ere dominak jasoko dituzte.
Linazasorok “harridura, poza eta esker ona” azaldu zituen. “Domina hau merezi duten elkarte asko daude. Dominak zientzia-dibulgazioa saritzen du. Ohorea eta ardura da domina jasotzea”.
Policlinikako eta Vivebiotech-eko lankideei ere eskerrak eman zizkien. “Burmuina harrigarria da”, aipatu zuen. Irakurketaren aldeko mezua zabaldu zuen. “Irakurzaletasuna kutsatu nahiko nuke, irakurzaletasunak jakin-mina pizten baitu”.
Bere amarentzat ere hitz batzuk izan zituen, noski. Amak eta gainontzeko senitartekoek ekitaldian parte hartu zuten.
Argazkiak: Gorka Estrada/Noticias de Gipuzkoa