Urretxu eta Zumarragako odol emaile elkarteak 25, 50, 75 eta 100 odol ematera heldu diren bizilagunak omendu ditu. Dominak banatu dizkie. Ekitaldia Zumarragako kultur etxean izan da. Hamaika odol emaile omendu dituzte. Ander Lasa Aranburu, Migel Maria Gonzalez Alvarez, Juan Carlos Perez Izquierdo eta Ainhoa Peñagarikano Badiola odola 25 aldiz emateagatik; Asier Garcia Lazaro, Mikel Mauleon Zubillaga eta Diego Hernandez Gordon odola 50 aldiz emateagatik; Jesus Mari Alberdi Sasieta, Javier Fernandez Zubieta eta Jose Ramon Lopez Rezola odola 75 aldiz emateagatik eta Luis Mari Fernandez Maiztegi odola 100 aldiz emateagatik.
Argazkia: Urola Telebista.