XXIV. Eskolarteko krosa jokatu dute guarkoan Zumarragako Argixao zelaian. Haur eta gazte ugari bildu dira bertan eta gogotsu aritu dira lehian.
XXIV. Eskolarteko krosaren lekuko izan da gaurkoan Zumarragako Argixao zelaia. Haur eta gazte ugari bildu dira lasterketa honen bueltan, bakoitza bere taldeko jantziarekin, lehiatzeko eta gozatzeko prest. Adinaren edo kategoriaren araberako lasterketa luzerak ezarri dizkiete guztiei eta adinez adin joan dira atletak irteerako marrara gerturatzeko deia eginez. 11:00etan hasi da krosa, kimu mailako nesken lasterketarekin. Ondoren, 11:10ean kimu mailako mutilen txanda izan da. 11.20ean, berriz, haur mailako neskak aritu dira, eta jarraian, 11:30ean haur mailako mutilak. Amaitzeko benjaminak aritu dira lehian, 11:50ean benjamin neskak eta 12:00etan mutilak. Behin lasterketa guztiak amaituta, sari banaketa ekitaldia egin dute 12:30etan.
Gipuzkoako txoko desberdinetako taldeak etorri dira Zumarragara, horien artean, Bidasoa taldetik, Zumaiatik, Ordiziako Txindoki Atletismo Taldetik eta abar. Talde antolatzaileko zenbait atleta ere izan dira gaurko lehian, Goierri Garaia taldekoak. Ikusleen berotasuna jaso dute korrikalariek, batez ere etxekoek eta giro bikaina izan dute, eguzkia lagun.