Elene Lete Realako atezain zumarragarrak Superkopako finala jokatu zuen atzo. Letek partida ona egin zuen, baina Realak ezin izan zion Bartzelonari irabazi. 0 eta 3 galdu zuten. Letek itxaropenari eusten lagundu zuen, bere geldiketekin. Izan ere, kataluniarrek 97. minutuan sartu zuten hirugarren gola. ‘El Mundo Deportivo’ egunkariaren arabera, taldeko onena izan zen.