Felix Rodriguez de la Fuente zenaren alabak merkataritzako jasangarritasunari buruz hitz egingo du
Gipuzkoa Merkatariak federazioak hitzaldi sorta antolatu du bere 90. urteurrena ospatzeko. Hurrengoa Zumarragan izango da, datorren astelehenean. Odile Rodriguez de la Fuente biologoak, Felix Rodriguez de la Fuente zenaren alabak, merkataritzako jasangarritasunari buruz hitz egingo die Goierri garaiko merkatariei. Hitzaldiaren izenburua Aldaketa klima da.
13:15ean luntxa egingo dute Gure Txoko jubilatuen egoitzan eta ondoren, 14:00etan, Zelai Arizti kultur etxera joango dira. Hitzaldia bertan izango da. Rodriguez de la Fuentek merkataritzak jasangarritasunaren alde egin duen apustuari buruz hitz egingo du. Nola bereiz daitezkeen besteengandik eta nola erakarri ditzaketen jasangarritasunaren aldeko apustuari balioa ematen dioten bezeroak.
Ekitaldian parte hartu nahi duten merkatariek gipuzkoamerkatariak.com webgunean eman dezakete izena.