Carlos Mediavilla Arandigoien urretxuarrak bederatzigarren Matematika Argazki Lehiaketa irabazi du. Lemniskata Goierriko zientzia sare herrikoiak eta Beasaingo Argizpi argazkilaritza elkarteak antolatu dute, Urtarrila, matematikaren bila zikloaren barruan. Argazkilari urretxuarrak ibilbide luzea du argazkilaritza munduan eta makina bat sari irabazitakoa da lehiaketetan. Honetan ere, bere nagusitasuna erakutsi du Phi izenburudun argazkiarekin. Kiribil bat osatzen duen eskailera-buru edo tranpagain bat irudikatu du, era zenitalean.