Irabazi eta galtzearen artean dagoen bidearen artean ibiliko dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Jon Plazaola aktore eta umorista elkarrizketatuko dute “Irabazi” bere antzerki lana aitzaki hartuta
Jon Plazaola aktore urretxuarra izango da aste honetako Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioko elkarrizketatua. Irabazi eta galtzearen artean dagoen bidearen artean ibiliko dira hizketan. Plazaola Irabazi antzerki lana aitzaki hartuta elkarrizketatuko dute.
Irabazi antzerki lana sortu zuen Jon Plazaolak, berak idatzi eta antzezten du. Gizartean dagoen konpetentziari buruz, sare sozialetako idealizazioaz eta gure bertsiorik onena erakustearen presioaz aritzen da. Helburuak eta helmugak bideak baina gehiago balio duen pentsaraztera gonbidatzen du ikuslea Plazaolak. Baita galtzaileek egiten duten etengabeko bilaketa prozesuaz ere.
Gidoiak eta proiektuak sortzerakoan, bizitzan bezala, umorea da bere ezinbesteko erreminta eta gertuko istorioak umoretik kontatzea gustatzen zaio urretxuarrari.
Programa larunbatean izango da 21:00etatik aurrera ETB1en.