Urretxuko bizikletentzako zirkuituko obra martxan da. Pump track kirola egiteko parkearen lanak urriaren 26an esleitu ziren. Aurrekontua 137.000 eurokoa da. Pump track parkeak bi pista edukiko ditu: bata 3 eta 12 urte arteko haurrentzat izango da eta bestea zaharragoentzat. Gainera, etorkizunean zailtasun handiagoko hirugarren pista bat egiteko aukera egongo da. Pump track parkea Matxinportan egin behar da. Obrak 16 aste iraungo du, gutxi gorabehera.