Salaketa zumarragar batek jarri du
Osoko bilkura egin zen atzo Zumarragan eta atzokoan ere ura izan zen hizpide. EH Bilduk, Zumarragako bizilagun batek Kontsumobiden Aquarberen aurkako salaketa jarri duela eman zuen jakitera. Bizilagun horrek fakturak etxe guztietara ez bidaltzeagatik salatu du Aquarbe eta Kontsumobidek isuna jarri dio enpresari “kontsumitzaileen legea ez errespetatzeagatik”.